Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Zer egiten dugu?

Green Ideas Awards Tubacex Groupen ekimena da, jasangarritasunaren alorrean  berrikuntza sustatzeko. Ideia berriak sustatu nahi ditugu, gure enpresaren hazku- ndea bultzatzeko eta inguruko munduan eragin positiboa sortzeko.

Benetan uste dugu aldaketaren parte izatea ez dela aukera bat soilik, arduraz hartzen dugun erantzukizuna baizik. Horregatik, iraunkortasuna sustatzen duten praktika eta prozesuen garapenari aktiboki laguntzea proposatu dugu. Sari jasangarriak nahi ditugunez, plataforma bat eskaintzen dugu, buru distiratsu eta irudimentsuek beren proiektu berritzaileak partekatu eta etorkizun berdeago eta iraunkorragorantz elkarrekin lan egin dezaten.

Ezagutu Tubacex

Tubacex Group nazioarteko industriatalde bat da, Laudion (Araba) oinarritua, eta ibilbide luzea egin du soldadurarik gabeko hodi eta aleazioen ekoizpenean. 1963an sortu ginenetik, kalitatea eta sektoreko bikaintasunarekiko konpromisoa nabarmendu ditugu.

Industria arduratsuago eta iraunkorragoari laguntzeko konpromisoa dugu. Onartzen dugu gure rolak garrantzi handia duela etikaren eta ingurumenaren aldetik kontzienteak diren merkataritzajarduerak sustatzeko; horregatik, sinetsita gaude berrikuntzaren eta lankidetzaren bidez alde egin dezakegula industrian eta, oro har, munduan.

Zatoz gurekin etorkizun jasangarriagoa lortzeko bidaia zirraragarri honetara. Elkarrekin, mundu hobea eraiki dezakegu datozen belaunaldientzat.

conocenos